Abkhazia (2). Orainaldi zail eta arazotsua.
1992-1993ko gerra georgiar-abkhaziarrak suntsitutako Abkhazia bat utzi zuen, suntsitua, muturreko urritasun eta hondamen ekonomikoaren egoeran. Populazio txiki batean gerrak sorturiko giza galerek, aldaketa demografiko drastiko bat eragin zuten, gatazka baino lehen gehiengo etnikoa zen Abkhaziako georgiar populazioaren zati handi bat, herrialdea uztera behartua izan baitzen. 1989ko erroldan (gerra hasi aurretik), Abkhaziak 525.061 biztanle zituen, horietatik %46 georgiarrak eta %18 abkhaziarrak. 2003ko erroldan (gerra amaitu ondoren), biztanleria osoa erdira jaitsi zen 215.272, horietatik 94.606 (%43,95) abkhaziarrak, eta 45,953 (%21,35) georgiarrak. Errolda Abkhaziarrak Georgiarrak Guztira 1989 93.267 %17,76 239.872 %45,68 525.061 2003 94.606 %43,95 45.953 %21,35 215.272 Bizitza-galera hauetaz gain, gerrak azpiegituraren suntsidura ekarri zuen, eta